Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Axier Goñi

Datu pertsonalak

Izena
Goñi, Axier
Izen abizen osoak
Goñi Arsuaga, Asier
Jaiotza
1971 Urnieta, Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz egin izan ditu gai-emaile lanak
Kafe Antzokian egin diren zenbait bertso-afaritarako (Xabier Lauzirika "Apolo" eta Joxemi Larrabeitiarekin batera)

Datu biografikoak

Biografia
Tolosan jaio eta Urnietan hazia; bertan, Egape Ikastolan bertsozaletu zen, Joxe Fermin Argiñarenak ikasleei ematen zizkien eskoletan. 1995ean, Kafe Antzokiaren kerizpean sortu zuten lagun arteko 'Potojorran' taldean ekin zion bertsoak egiteari, 'Apolo'(Xabier Lauzirika) eta beste lagun batzuekin: Sasoi hartan Santutxuko Bertso Eskolan aritu zen, bai eta Kafe Antzokiko bertso saioetan gai-jartzaile ere.

Lehenengo plaza 2000. urteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan egin zuen. Egun, Bilbo Hiria Irratiko 'Potto' bertso-irratsaioan aritzen da esatari, eta astero biltzen jarraitzen du 'Potojorran' lagun-taldeko kantukideekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Urnietan, 1981 inguruan, jaietan, bertso eskolakoak lagun zituela (ikasitako bertsoak).

Argitalpenak

Beste argitalpenak
Atxilotu zuteneko tortura testigantzak eta atxiloketan gertatutakoen berri eman zuten, eta guztia bildu eta liburu batean argitaratuta dago