Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Luzia Goñi

Datu pertsonalak

Izena
Goñi, Luzia
Izen abizen osoak
Goñi, Luzia
Jaiotza
1928 Aizarotz + Aizarotz < Basaburua < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Luzia Goñi bertsotan entzuteko aukera ez dugu maizegi izan, nahiz eta berehala prestatzen den bera plazetarako. Aizarozko andra mardul honi ez zaio beste zenbaiti ohi zaiona gertatzen, alegia jende aurrerako beldurra, edota plazan agertzearen ikara gainditu ezina. Deitu ahala urreratu izan da nafar hau bertsotara, telebistaraino ere hiru alditan edo iritxi delarik, bertan, kantatzear gain, beste habilidade batzuk ere erakutsiz: taloak egitea, esaterako. Izan ere, ofizialki jubilatu zela urte batzuk pasatu diren arren, Goñik ez daki aisian egotea zer den"

Iturria eta informazio gehiago:
- LARRAÑAGA, Carmen. Luzia Goñi: plazandre bikaina IN "Bertsolari aldizkaria", 17 zkia., 1995 martxoa, 34-35 orr.
https://www.bertsolari.eus/aldizkariak/emakumeak-plazara/