Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Paulo Iantzi

Datu pertsonalak

Izena
Iantzi, Paulo
Izen abizen osoak
Iantzi Petrikorena, Paulo
Jaiotza
1882 Igantzi + Igantzi < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
1962 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Esperanza Alvarez Sein-ekin ezkondua. Pepito Iantziren aita.
Argentinan boxeoan ere aritzen zen eta "El vasquito lindo" deitzen zioten. Esku-soinua jotzen zuen. Diatonikoa. Semeak ikasteagatik utzi zion jotzeari, kromatikoa ikas zezan. Donostian hil zen baina Lesakan eman zioten lurra. Semeak, Pepitok, kontatzen du bere bizitza "Paulo Iantzi eta bere lagunen bertsoa" liburuan.

Bertsolari gazte mordoxka ba sortarazi zuen bere inguruan: bere seme Pepito, iloba Josetxo, Etxarte, Dabid Aranburu eta Leon Bereau. Giro honetan sortutakoak dira Arozamena anaiak ere.