Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Abel Enbeita

Datu pertsonalak

Izena
Enbeita, Abel
Izen abizen osoak
Enbeita Ealo, Abel
Jaiotza
1942 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Aurkezlea
Epailea
Eragilea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
1982an Gasteizko Bertso-Eskola eta Airaldeko Bertso-Eskola martxan ipintzeko lagundu zuen. Urte horretan Arabako bertsolaritza berreskuratzen hasi zen.

Datu biografikoak

Biografia
Bertsolaria. Bertsolari tradizio handiko familian egin zen bertsolari (Muxika, Bizkaia). Frankismo garaian bertsolari plazaz plaza. 26 urte zituela Abornikanora (Urkabustaiz, Araba) bizitzera joana. 1982an, Arabako bertso-eskolen sortzailea. 1984an, Arabako I.Bertsolari Txapelketaren antolatzailea. Arabako eta Bizkaiko Bertso Txapelketa zenbaitetan partaide eta txapeldun ere. Arabako hainbat bertso-eskoletan irakasle. Arabako hezkuntza arautuan bertso-irakasle eta Eskolarteko Txapelketa eta lehiaketen antolatzaile.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Oroien, 18 urte zituela, bere anaia Jon eta Ireneokin (berez gai jartzera joan zen, baina azkenean bertsotan egin zuen)