Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ainhoa Arregi

Datu pertsonalak

Izena
Arregi, Ainhoa
Jaiotza
1972 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologian lizentziatua eta euskara irakaslea. Ikastolan izan zuen lehenengo harremana bertsolaritzarekin, Jon Lopategiren eskutik, eta ordutik datorkio bertsozaletasuna.
Gaur egun Bilboko Potojorran eta Señora bertso-eskoletako partaidea da. 2021etik Bizkaiko epaile taldeko kidea da eta hainbat txapelketa eta sariketa epaitzen aritu da (BBT21, BTN22, BBT23, Bizkaiko taldekako txapelketa, Bertsolari Gazteen BBK sariketa, eskolartekoa).