Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Aitor Bizkarra
Datu pertsonalak
- Izena
- Bizkarra, Aitor
- Izen abizen osoak
- Bizkarra Ruiz, Aitor
- Jaiotza
- 1996 Abadiño + Abadiño < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2022 (finalaurreak, 2.itzulia); 2026
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2014; 2016 eta 2023 (finalaurreak); 2018, 2021 eta 2015 (finalista).
Bizkaiko Eskualdekako Txapelketa, Durangaldea: 2014 (txapeldunordea).
Bizkaiko Taldekako Txapelketa: 2017 eta 2022 (finalista, Abadiñoko "Koipelustriek" taldean).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2010 (txapeldunordea, 10-14 urte); 2014 (finalista, 15-18 urte).
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2010 (Txapelduna, 10-14 urte); 2013 (finalista, 15-18 urte); 2014 (txapeldunordea, 15-18 urte).
BBK Sariketa, taldeka: 2010 (txapeldunorde, 18 urte arte, Durangaldea taldean); 2012 eta 2013 (Txapelduna, 18 urtez goikoekin, Durangaldea taldean).
Berritxu sariketa (Berriatua): 2011 (txapeldunordea).
Osinalde sariketa (Gabiria): 2016 (finalista).
Erniarraitz sariketa: 2018 (txapeldunordea).
Lizardi sariketa (Zarautz): 2019 (finalista).
Aramaioko Kopla txapelketa (Aramaio): 2024 (Txapelduna).
Aixita bertso sariketa (Irurtzun): 2024 (Txapelduna).
Argi Baltza sariketa: 2025 (Txapelduna)
Bertso-jartzailea:
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2008 (1. saria, LH6); 2009 (3. saria, DBH1); 2011 (2. saria, DBH3).
Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketa (Algorta-Getxo): 2021 (1. saria).
Basarri Bertso-paper Lehiaketa (Zarautz): 2024 (1. saria).
Doinu sortzaile edo moldatzailea:
Bertso plazara doinu berriak ekarri ditu, kantagintzatik hartu eta egokituak naiz berak sortuak (ikusi "Doinuak")
Datu biografikoak
- Biografia
- Filosofian lizentziatua da, eta irakaslea jarduna bertso plazetakoarekin uztartzen du.
Gazte heldu den arren Txapelketetara, hamar urte inguru zituela izan zuen lehen igurtzia bertsogintzarekin, hezkuntza arautuaren bidez. Abadiñoko Gogaikarri Bertso-eskolan hasi zen berehala.
Garaiko bertsolari ia guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan egin zituen plazako lehen urratsak; 2008an hartu zuen parte lehen aldiz. Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan ez ezik, han-hemen antolatzen diren bertsolari gazteentzako txapelketetan, Bizkaiko Elkarteak bertsolariak plazaratzeko antolatutako ekimenetan, eta, noski, ezaguna egin ahalala ugaritzen joan zaizkion plazetan zaildu da jendaurreko jardunean.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2014an hartu du parte lehen aldiz; hurrengoan, 2016an, finalaurretara heldu da, eta finalean kantatu du 2018an, 2021ean eta 2025ean antolatutakoetan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 2022koan kantatu du lehen aldiz, eta, finalaurreko bigarren itzulian sarturik, finaletik bi pausura geratu da. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte eta finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatu da.
Plazetako jardunean aipagarria da bertso doinutegira egiten dion ekarpena (ikusi "Doinutegia" atala).
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 2008.

