Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aitor Mendiluze

Datu pertsonalak

Izena
Mendiluze, Aitor
Izen abizen osoak
Mendiluze Gonzalez, Aitor
Jaiotza
1975 Andoain + Andoain < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Bertso irakasle moduan dihardu egun Aitor Mendiluzek, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik lurraldeko hainbat ikastetxetan bertsolaritza landuz. Ingenieritza ikasketak egiten aritua da eta Gizarte Heziketan diplomatua.
Eskolan izan zuen lehen harremana bertsolaritzarekin; gero Hernaniko bertso-eskolan eta Andoaingoan ibili zen.
2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen; 2001etik final guztietan aritu da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere birritan irabazi du: 1995ean eta 2007an. 20 urterekin lortu zuen lehen txapel hau; parte hartzen zuen lehen aldia zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hernanin, 1986an Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, kantulagun: Gorka Tolosa, Unai Agirre...
Plazan: Hernaniko Etxeberri auzoan, 1986an.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Ezeizatar Eusebio bertso saria (Ibarra)
Hernaniko Txapelketa 1996: finalista
Juan Basurto bertsolari gazteen lehiaketa 1993: finalista
Lizardi saria 1990: finalista eta bertso onenaren saria
Lizardi saria 1991: finalista
Lizardi saria 1992: finalista
Lizardi saria 1993: 2.
Lizardi saria 1994: 2. eta bertso onenaren saria
Xenpelar saria 1992: finalista
Xenpelar saria 1994: 2.

Bertso-paper lehiaketak
Eskolarteko Gipuzkoako lehiaketa 1993: aipamena (14-18 urte artekoen artean)
Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa1999: epaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Aitor Badiolaren diskoan, hitzak
Triki ta Keren diskoan, hitzak
Beste argitalpenak
"Txalaparta bideoa" (producciones paralelas)
Argitaratugabeak eta azterlanak
Andoaingo Udalak 1995eko Gipuzkoako Txapelketa ondoren
Gasteizko Bagerak (Noiz, non?)
Ekoizpen oharrak
Hitzetik Hortzera saioan atal didaktikoak prestatu eta aurkeztu zituen