Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alaitz Rekondo

Datu pertsonalak

Izena
Rekondo, Alaitz
Izen abizen osoak
Rekondo Ferrero, Alaitz
Jaiotza
1980 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
2010etik Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria.
2004tik Nafarroako Txapelketan gai-jartzaile taldeko partaidea.
2005eko Txapelketa Nagusian gai-jartzaile taldeko partaidea.

Datu biografikoak

Biografia
Entzumen eta Hizkuntzako irakaslea da. Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria da eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea.
Ikastola garaian sortu zitzaion bertsoarekiko zaletasuna eta gazterik hasi zen Bortzirietako bertso-eskolan.
Gaur egun, gai-jartzaile bezala dabil plaza eta txapelketetan: 2016an egindako "Europa bat-batean" Nazioarteko Kantu Inprobisatuen Topaketan parte hartu zuen eta azken urteotan, 2005etik hasita, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da; baita Nafarroako txapelketetan ere.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lesaka, Eskolarteko Txapelketa (1992 edo 1993) (Nafarroako Eskolarteko Txapelketa). Herriko bertze gazte batzuekin: Erika, Ekhine, Xabi, Noelia…

Gai-jartzaile gixara lehen plaza ez du buruan. Inguruko auzo edo herriren batean izan zen.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Mattin saria 2000
Xalto saria 199?:
Xalto saria 1994:
Xalto saria 1995:
Xalto saria 1998
Bertso-paper lehiaketak
Bortzirietako bertso-eskola lehiaketa 1995: 1. saria
Bortzirietako bertso-eskola lehiaketa 1996: 1. saria
Gure Txokoa bertso-paper lehiaketa
Huheziko literatur lehiaketa 2000: 2. saria
Huheziko literatur lehiaketa 2001: 1. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.