Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Amaia Agiriano

Datu pertsonalak

Izena
Agiriano, Amaia
Izen abizen osoak
Agiriano Arrese, Amaia
Jaiotza
1976 Aretxabaleta + Aretxabaleta < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Parte hartutako txapelketa eta sariketak:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Bat-batean: 1990 (finalista, txikietan taldeka, Leintz taldea, Agurtzane Iñurrategi, Arantzazu Fernandez eta Jaione San Migelekin); 1991 (finalista); 1994 (finalista). Bertso-paperak: 1989 (1.saria, 13 urte); 1991 (aipamena); 1992 (aipamena); 1994 (aipamena).
Ezeizatar Eusebio saria, taldeka (Ibarra): 1992 (Agurtzane Iñurrategi, Saioa Arando eta Iker Agirrerekin).

Datu biografikoak

Biografia
Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1976an. Arkitektura ikasketak egin zituen lehenik eta, lanbide horretan urte batzuk egin ondoren, psikologia gradua ikasi zuen adimen-gaitasun handiko haurren inguruko jakinminak erakarrita. Gai horretan erreferentiazko aditua da; 2015az gero, formakuntza ikastaroak eta aholkularitza eskaintzen die irakasle eta gurasoei (Aupatuz elkartea); 2022az gero, gaiarekin eralazonatutako irakasgaia irakasten du EHUn; Guraso.eus taldeko ohiko kolaboratzailea da. Aramaion (Araba) bizi da.

Almen ikastolan hasita, Leinzko bailarako bertso-eskolaren egin zituen lehen urratsak bertsolaritzan, Patxi Goikolea irakasle zuela. Bertso-eskola aitzindari horren bigarren labekadako kideetakoa izan da Saioa Arando, Agurtzane Iñurrategi, Ainhoa Agirreazaldegi eta beste hainbatekin batera. Garaiko gehienak bezala, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hainbat urtetan, hainbat bat-bateko finaletan sartzea lortu zuen eta aipamen ugari jaso zituen bertso-jarrietan egindako lanengatik. Debagoiengo herrietako saio txiki batzuetan kantatzen aritu zen urte horietan - aipatutako bertsolariekin nagusiki - , eta baita gazteentzako sariketeta gutxi batzuetan ere.

Unibertsitateko ikasketak egiten hastearekin batera, ia guztiz utzi zuen jendaurreko jarduna.