Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Amaia Agirre
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak
- Izena
- Agirre, Amaia
- Izen abizen osoak
- Agirre Arrastoa, Amaia
- Jaiotza
- 1977 Amasa-Villabona + Amasa-Villabona < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- 1977ko abuztuaren 27an jaio zen villabonatar hau, eta Euskal Filologian lizentziatua da. Hezkuntza arautuan (Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko) irakasle lanetan ari da. Xenpelar saria irabazi zuen 1998an, eta Osinaldeko txapeldunorde ere izana da. Bertso eskoletan irakasle lanak ere egin ditu. 1999ko Herri arteko txapelketan txapeldunorde geratu zen Erniope taldeko partaide izake. Erniope Aitor Usandizaga, Jexux Mari Irazu eta Txomin Garmendiarekin batera osatu zuen. Gipuzkoako 2003ko txapelketan finalista izan zen eta 2005eko, 2009ko eta 2013ko Euskal Herriko txapelketan finalaurrekoetara iritsi zen, baita 2007ko Gipuzkoako txapelketan ere. Hamaika Bertute ekimeneko kidea izan zen. Hitzetik Hortzera bertso programako erredaktore laguntzaile moduan aritu zen lanean 8 urtez. Bere hainbat ikaslek Eskolarteko txapelketak irabazi dituzte. Tolosaldeko HARITUZ bertso elkarguneko partaide ere bada.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Villabonan, 1990ean, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan taldekide izan zituenekin. Buruz ikasitako bertsoak, bat-batekoak balira bezala kantatuz.