Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Amets Arzallus
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Liburutegia
- Prentsa

Datu pertsonalak
- Izena
- Arzallus, Amets
- Izen abizen osoak
- Arzallus Antia, Amets
- Jaiotza
- 1983 Donibane Lohizune + Donibane Lohizune < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2001 (finalaurreak); 2005 (finalista); 2009 (txapeldunordea); 2013 (Txapelduna); 2017 (finalista); 2022 (txapeldunordea).
Xilaba. Xiberua, Lapurdi eta Baxenafarroako Xapelgoa: 2008 (Txapelduna); 2010 (Txapelduna); 2012 (Txapelduna); 2016 (txapeldunordea); 2021ean (Txapelduna).
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 2000 (Txapelduna); 2001 (Txapelduna); 2002 (Txapelduna); 2003 (Txapelduna).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1994 eta 1995 (finalista, 14 urte artekoak); 1996 eta 1997 (Txapelduna, 14 urte artekoak); 1998 eta 1999 (finalista, 15-18 urte).
Bertsulari Gazteen Xapelgoa (Lapurdi, Baxenafarroa, Zuberoa): 1994, 1995 eta 1996 (Txapelduna, 14 urte artekoak); 1998, 1999 eta 2001 (Txapelduna, 1-518 urte); 2000 (Txapeldunordea, 15-18 urte).
Xalto saria: 1997 (finalista); 1998 (Txapelduna).
Berritxu saria: 1997 (finalista).
Mattin saria: 2000 (Txapelduna).
Xenpelar saria (Errenteria): 2000 (txapeldunordea).
Bertso-jartzailea:
Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa: 1997 (1.saria, 14 urte arte)
Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa: 1999 (2. saria, 14-18 urte bitarte)
Leioako bertso-paper lehiaketa: 1999 (1. saria, 17 urte arte)
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa: 1997 (3. saria, 16 urte arte); 1998 (1. saria, 16 urte arte)
Euskadi Irratia bertso-paper lehiaketa: 2002 (1.saria)
Datu biografikoak
- Biografia
- Bertsolaritza da bere jarduera nagusia, bestelako sormen lanetan, kazetaritza alorrean eta idazle gisara egiten dituen ekarpenak alboratu gabe.
Bertsotan gazte-gaztetatik dabil. Izan ere, etxetik datorkio bertsozaletasuna eta kanturako grina, Jexux Arzallus aita eta arreba Maialen Arzallus ere bertsolariak baitira.
Hendaiako Bertso Eskolara eraman zuen bere zaletasunak eta hemendik egin zuen plazarako jauzia. Txapelketetako ibili hau, lehen urtetan, gazteentzako sariketekin uztartu du. Izan ere, garaiko ia bertsolari guztiek bezala, Eskolarteko Txapelketen abaroan. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa batean, txikien mailan eta taldeka, kantatu zuen lehen aldiz plazan, 1992an. Zortzi urte zituen, artean. Lapurdi, Baxenafarre eta Zuberoako Eskolarteko Xapelketa antolatzen hasi ziren 1994an eta huts egin gabe parte hartu izan du 1999 bitartean, askotan bilduz sari nagusia.
Hamasei urte zituelarik, 2000. urtean, irabazi zuen lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketa (Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako bertsolariei irekia), bere lehen parte hartzean. Berarentzat izan ziren hurrengo hiru urtetakoak ere.
Hemezortzi urte bete berritan hartu zuen parte lehen aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, 2001ean, eta finalaren ate-atean gelditu zen. Orduz gero antolatu diren beste guztietako finaletan izan dugu, Txapeldun izan delarik 2013an eta txapeldunorde 2009an eta 2022an. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelkan finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatu da.
Xilaba (Xiberua, Lapurdi, Baxenafarroa) Bertsulari Xapelgoa antolatzen hasi ziren 2008an. Amets Arzallus izan zuen lehen Txapelduna; berak irabazi ditu 2010, 2012 eta 2021. urtean jokatutakoak ere.
Euskal Herri osoko plazetan egindako ehundaka bertso saio gehitu behar zaizkio ibilbide horri. XXI. mendeko lehen hamarkadetako bertsolari erreferente handietakoa izatea ekarri dio horrek.
Bat-bateko bertsogintzaz gain, jorratu du bertso idatzien alorra ere, hainbat lehiaketetan parte hartu izan du, bere ibilbideko lehen urtetan nagusiki; gero, aldizkari eta egunkarietan argitaratzeko sortu ditu asko. Bestelako kazetaritza lanak ere argitaratu ditu hedabideetan.
Literatura alorrean, sona eta zabalkunde handia izan duen obra da 2019an argitaratutako "Miñan" liburua, Ibrahima Balde Konakrytarraren (Ginea) imigrazio ibilbidea oinarri duena, bien artean ondua eta Zilarrezko Euskadi Saria jaso duena (2020); katalanera, galizierara, ingelesera, espainolera, alemanera eta italierara itzulia izan da, besterik beste.
Bertso-eskolako irakasle gisara jarduna da Hendaiako bertso-eskolan, eta estuki lotua dago Bertsozale Elkarteari; Bertsularien Lagunak elkarteko zuzendaritza kidea da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Beasainen, 1992an: Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan taldeka (Itsaso Arzallus eta Sustrai Colina taldekide zituela)
Argitalpenak
- Argitaratutako grabazioak
- Aulki bat. Festina lente. Eñaut Elorrieta. Elkar, 2026
- Beste argitalpenak
- Amets Arzallus. Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak. Argia liburuak, 2006.
Amets Arzallus, Ibrahima Balde. Miñan. Susa, 2019 - Ekoizpen oharrak
- 18.KORRIKAko testiguaren azken eramailea izan da. Berak irakurri du barruan eraman duen idatzia, berak ondua: "Herri hau euskaraz pentsatuko dugu edo ez da izango". (Baiona, 2013)
