Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Andoni Larrañaga

Datu pertsonalak

Izena
Larrañaga, Andoni
Izen abizen osoak
Larrañaga Arregi, Andoni
Jaiotza
1974 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz aritu da bertso-eskolako irakasle gisa, Azpeitian (Ikasberri ikastola)

Datu biografikoak

Biografia
Anjel Larrañaga bertsolariaren semea. Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolan egin ditu ikasketak. Etxeko giroak bertsozaletu zuen, eta ikastolan eman zituen lehen urratsak. Bertsolaritza eta trikitixa uztartu izan ditu orain arte, nahiz azken urteetan bat-bateko bertsolaritza utzi xamarra izan. Lizardi, Osinalde eta Xenpelar sarietan finalista izan da behin baino gehiagotan. 1995eko Gipuzkoako Txapelketan finalaurreetara iritsi zen, eta 1997ko Txapelketa Nagusian azken laudenetan kantatu zuen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Azkoitian, Eskolarteko Txapelketan, kantulagun Jon Maia eta Felix Aizpurua zituela.