Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ane Zuazubiskar Iñarra
Datu pertsonalak

- Izena
- Zuazubiskar Iñarra, Ane
- Jaiotza
- 1997 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Zortzi urte zituenean hasi zen Arrasateko bertso-eskolan, Patxi Goikoleak eta Haur Hezkuntzako irakasle batek bultzatuta. Egun, Aramaioko bertso eskolako kide da, eta irakasle lanetan ari da Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolan. Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak ditu, eta Berria egunkarian eta Euskadi Irratian aritu izan da kazetari moduan. 2015eko Gipuzkoako Txapelketa izan zen parte hartu zuen lehena.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Ez dut lehen plaza zehatza gogoan… Suposatzen dut hamar bat urterekin kantatuko nuela lehenengoz ekitaldiren baten, baina eskolartekoko txapelketan egingo nuela lehenengo bat-bateko plaza.