Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Anjel Aldaz

Datu pertsonalak

Izena
Aldaz, Anjel
Jaiotza
1914 Ihaben + Ihaben < Basaburua < Larraun Leitzaldea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
1993 Berriozar + Berriozar < Metropolialdea < Iruñerria < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Anjel Aldaz bertsolari nafarra Basaburuko Ihabenen sortu zen 1914an, eta Berriozarren zendu, 1993an.
Ihaben jaio arren, 12 urte zituelarik artzain-mutil joan zen Itsasoko Zurginenera. Espainiako Gerra Zibilean Guadarraman aritu zen, Tercio de Santiago errekete konpainian. Gerratik itzulitakoan, Basaburuko postari postua eman zioten, eta horretan aritu zen hogeita bi urtez, gutunak bizikletaz banatzen, erretiroa hartu zuen arte.
Ardura aritzen zen ostatuetan bertsotan. Jende aitzinean, berriz, Gartzarungo plazan kantatu zuen estreinakoz. Handik goiti, maiz deitu zuten Basaburua, Imotz eta inguruko herrietatik bertso bazkari eta afarietan kanta zezan. Sei aldiz aritu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketan: 1960an, 1961ean, 1962an, 1963an, 1964an eta 1966ean. 1963an erdietsi zuen posturik hoberena: hirugarren.[4]

1991eko apirilaren 21ean Nafarroako Bertsozale Elkarteak omenaldia eskaini zion Etxalekun, Agustin Beloki eta Luzia Goñirekin batera.