Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Anjel Martikorena

Datu pertsonalak

Izena
Martikorena, Anjel
Izen abizen osoak
Martikorena Lasarte, Anjel
Jaiotza
1943 Igoa + Igoa < Basaburua < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
2025 Igoa + Igoa < Basaburua < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Nafarroako Txapelketa: 1983, 1984, 1985 (finalista), 1986, 1987, 1988, 1989, 1990 (taldeka) eta 1991.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1986
Oñatiko sariketa, 1967 (lehen plaza)

Datu biografikoak

Biografia
Igoako (Nafarroa) Salbadoren bordan sortu zen 1943ko martxoaren 1ean. Rosa Mari Arbillarekin ezkondua, lau seme-alaba izan dituzte. Garraiolaritza bizibide, sena berezia izan du lana errazteko tramankuluak asmatzeko.

Bere garaiko gehienak bezala etxeko giroan bertsozaletu zen. Gero, lagunartean trebatu zen jendaurrerako urratsa ematea erabaki zuen artean.

Oñatin kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, 1967an, bertan egiten zen sariketa batean. 1983an hasita, hamarkada horretan 1991era arte jokatu ziren Nafarroako Txapelketa guztietan hartu zuen parte, eta baita 1986ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian ere.

Garaiko bertsolari nafarrak izan zituen kantukide ohikoenak (Bautista eta Xalbador Madariaga, Joxe Miel eta Joxe Fermin Argiñarena, Josetxo Jantzi, Txomin Amorena, ...), baina kantatu zuen Joxe Joakin Mitxelena, Lazkao Txiki eta Uztapiderekin ere, esate baterako.

Sorterrian, Igoan, zendu da 2025eko uztailaren 21ean, 82 urte dituela.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1967, Oñati (Oñatiko saria)