Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arantza Mariskal
Datu pertsonalak
- Izena
- Mariskal, Arantza
- Izen abizen osoak
- Mariskal Balerdi, Arantza
- Jaiotza
- 1967 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Xenpelar Dokumentazio zentroko arduraduna (1991-2009)
Datu biografikoak
- Biografia
- Bibliotekonomia eta Dokumentazio ikasketak burutu zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta Kultur baliabideen kudeaketa Deustuko Unibertsitatean. Pompeu Fabra Unibertsitateko Dokumentazio Digitaleko graduondokoa ere egina du. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren sortzaile izan zen 1991n, eta bere arduradun 2009 urtera arte. Xenpelar zentroko zuzendaria izaki, ikerketa eta hausnarketa unibertsitarioa bultzatu ditu arlo honetan, Bertsozale Elkarteko Iker taldearen laguntzarekin. 2000tik 2009 urtera arte, Bertsozale Elkartea zuzendaritza taldeko kidea izan da.