Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arantza Plaza
Datu pertsonalak
- Izena
- Plaza, Arantza
- Izen abizen osoak
- Plaza Zamora, Arantza
- Jaiotza
- 1958 Gizaburuaga + Gizaburuaga < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso irakaslea
- Jarduerak
-
Antolatzailea Biltzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaritza irakaslea, Mundu bat bertso programa (Bertsozale Elkartea, Bizkaia, 2004-2002)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: antolkuntza laguntzaile (2004-2022)
Bizkaiko Bertsogintza IV, informazioa eta elkarrizketak
Datu biografikoak
- Biografia
- Gizaburuagan (Bizkaia) jaio zen 1958ko azaroaren 2an. 1980 hamarkada hasieran ezkondu zen; Xabier Amuriza bertsolaria du senarra, eta alaba dute Miren Amuriza Plaza bertsolaria.
Lea Artibai bailarako herri oso-oso euskaldun batekoa izaki, Jon Lopategik, Xabier Amurizak eta abarrek ekarri zuten bertsolaritzaren susperraldia bizitu zuen. Gero, hogei urte inguru zituela hasi zen bertsolaritzara jakinmin gehiagoz hurbiltzen; UEUko Larraonako ikastaroetan hartu zuen parte eta orduan hasi zen bertsoaren teknika eta bertsolaritzaren alderdi desberdinen eragin-indarra barneratzen: euskarara gerturatzeko; kantuaren indarraz umeekin konektatzeko; euskararekiko jarrera positiboak pizteko duen ahalaz; hizkuntza erregistro desberdinetara hurbiltzeko dituen baliabideez...
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakaslea izan da hezkuntza arautuan, "Mundu bat bertso" programaren baitan. 2004an ekin zion lagintza horri eta jardun horretan aritu da 2022an jubilatu arte. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lankidea izaki, Hezkuntza arautuan ez ezik, Elkarteko beste hainbat proiektutan egin du bere ekarpena: Bizkaiko bertsolaritza lantzeko eta elikatzeko dokumentazio biltzen aritu da hamaika elkarrizketa eginez, besterik beste, Bizkaiko Bertsogintza IV libururako; Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren antolakuntzan bolondres beharrean jardun da hainbat eta hainbat edizioetan, etab.
2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela janzteko hautatua izan da. Horrela, bere ibilbide personala goraipatu eta saritu ez ezik, urte luzeetan bertsolaritzaren transmisioan egindako beharrari egin nahi izan dio gorazarrea Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, txapelketaren antolatzaileak. Aitor Etxeberriazarragari jantzi dio txapela abenduaren 20an, Bilboko La Casillan jokatu den finalean.
