Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arkaitz Goikoetxea
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Goikoetxea, Arkaitz
- Izen abizen osoak
- Goikoetxea Arriola, Arkaitz
- Jaiotza
- 1973 Oiartzun, Gipuzkoa
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertsolaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Oiartzunen jaioa da, eta Lekunberrin bizi da da egun. 14 urte arte Oiartzunen ikasia, tarte horretan musika ikasketak egina da (2-3 urtez) eta txistu ikasketak ere bai (2 urtez). Bertsotan Oiartzungo Haurtzaro ikastolan hasi zen, 13 urtetan, Kontxi Begiristainekin. Bi urteren buruan utzi zuen. 22 urtetan hasi zen berriz, Karlos Aizpuruarekin. Bere biografian deus nabarmentzekotan, esango luke funtsezkoa dela amaren jatorria. Ondarrutarra da, eta hango euskalkia ezagutzeak, berenetik desberdina den hizkera bat, azken batean, euskararekiko ikuspegi berezia sortu du berarengan. Maitasuna, ttiki-ttikitatik. Euskal Filologian lizentziatua da, Berria egunkariko hizkuntza zuzentzailea, eta bertso eskoletako irakaslea.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Elgoibarren, 13 urterekin, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Euzkitze gai-emaile, eta Lazkano epaileetako bat. Oiartzundik 6 lagun joan ziren bertsotara: Aitor Maritxalar, Asier Etxebeste, Mirari Eskudero, Juan Mari Lopez, Jagoba Larburu eta seiak.
Berriz bertsotan hasi zelarik: Zarautz, 1996 (Lizardi saria)
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Oiartzungo Bertso Asteak urtero liburuxka bat ateratzen du, eta 1997tik parte hartzen du horretan. Idazle gisa parte hartzen du, baina batik bat liburuaren edukiak antolatzen eta biltzen. eta inprentarako prestatu.
- Beste argitalpenak
- Oiartzunen sortu zen musika talde bat, eta egin izan dituen emanaldietarako bertsoak jarri eta esku orrietan atera izan dituzte
- Ekoizpen oharrak
- Bertsoa arrazoi sakonez josten daki, indar handiko irudiak erabilita. Kantaera motel eta berezikoa, bertsoa goitik behera borobiltzen saiatzen da beti, eta askotan asmatu ere bai. Hamarreko txikian ongien moldatzen den bertsolarietakoa.