Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Datu pertsonalak

Izena
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Izen abizen osoak
Oiartzabal Agirre, Arkaitz
Jaiotza
1985 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Eragilea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Haur hezkuntza ikasi du. Etxean aita, osaba eta lehengusua bertsolariak ditu, eta haien eraginez bertsozaletu zen. Errenteria-Oreretako Xenpelar Bertso Eskolan ekin zion bertso ibilbideari, eta egun Oiartzungo Bertso Eskolan ere badabil. Bietan aritu da antolatzaile eta bertso irakasle lanak egiten. Eskolarteko eta gazte sariketetan aurreko postuetan ibili izan da beti. Xenpelar (2006) sarian bigarren egin zuen eta 2015eko Orixe Saria irabazi zuen. Hamaika Bertute ekimenaren sortzaileetakoa da, baita 2007ko Gipuzkoako Txapelketaren antolatzaileetakoa ere. Txapelketa horretan semifinaletara ailegatu zen, eta 2015eko Gipuzkoako Txapelketan finalista izan zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Errenteria-Oreretan, 2000n, Niessen Kulturunean, Eskolarteko Txapelketan

Argitalpenak

Beste argitalpenak
Oarsoaldeko ON aldizkarian iritzi emaile 2007tik.