Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arnaitz Lasarte
Datu pertsonalak

- Izena
- Lasarte, Arnaitz
- Izen abizen osoak
- Lasarte Santa Kruz, Arnaitz
- Jaiotza
- 1989 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Hernaniko Ereñozu auzoko bizilaguna da, Larregain sagardotegiko semea. Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak egin ditu EHUn.
Bertsotan oso txikitan hasi zen ikastolan, eta Aritz Zerain eta Ibon Minerrek animatuta eman zuen izena bertso eskolan. Orain bertso irakaslea da. Eskolartekoetan askotan kantatua da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Hernanin, 2002ko maiatzean, Hernaniko kultur etxean, Eskolarteko txapelketan.Unai Gaztelumendi, Jon Hidalgo eta Ane Lujanbiorekin. Epaile: Lazkano, Kazabon eta A.Loidi