Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Asier Alcedo

Datu pertsonalak

Izena
Alcedo, Asier
Izen abizen osoak
Alcedo Cano, Asier
Jaiotza
1996 Portugalete + Portugalete < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Nekazaritza eta Paisaiagintzako teknikari ikasketak burutu ditu. Kilika Ezkerraldeko bertso eskolan dabil, Portugaleteko eta Mamarigako bertso eskoletan bereziki. 2018an hasi zen Bertsozale Elkartean irakasle lanetan. Bertso udalekuetan ere urte batzuk eman ditu begiratu, begirale zein sukaldari. Zenbait txapelketetan parte hartu izan du, Bizkaiko eskolartekoan, Enkarterri ezkerraldeko txapelketan, Osinalde Sariketan, Argi baltza Sariketan, BBK sariketan eta Bizkaiko txapelketan, besteak beste.