Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Axier Goñi
Datu pertsonalak
- Izena
- Goñi, Axier
- Izen abizen osoak
- Goñi Arsuaga, Asier
- Jaiotza
- 1971 Urnieta + Urnieta < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Inoiz egin izan ditu gai-emaile lanak
Kafe Antzokian egin diren zenbait bertso-afaritarako (Xabier Lauzirika "Apolo" eta Joxemi Larrabeitiarekin batera)
Datu biografikoak
- Biografia
- Tolosan jaio eta Urnietan hazia; bertan, Egape Ikastolan bertsozaletu zen, Joxe Fermin Argiñarenak ikasleei ematen zizkien eskoletan. 1995ean, Kafe Antzokiaren kerizpean sortu zuten lagun arteko 'Potojorran' taldean ekin zion bertsoak egiteari, 'Apolo'(Xabier Lauzirika) eta beste lagun batzuekin: Sasoi hartan Santutxuko Bertso Eskolan aritu zen, bai eta Kafe Antzokiko bertso saioetan gai-jartzaile ere.
Lehenengo plaza 2000. urteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan egin zuen. Egun, Bilbo Hiria Irratiko 'Potto' bertso-irratsaioan aritzen da esatari, eta astero biltzen jarraitzen du 'Potojorran' lagun-taldeko kantukideekin.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Urnietan, 1981 inguruan, jaietan, bertso eskolakoak lagun zituela (ikasitako bertsoak).