Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bautista Madariaga
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Arantzan 1926an jaio eta Olasenbordan bizi izan da. Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen, bere aitona bertsolaria baitzen, eta bertso zaharrak ikasiz osatu zuen bere bertsogintza. Basarri, Uztapide eta Manuel Lasarte zituen eredu. 22 urterekin egin zuen bere lehen plaza, 1948an, Ostolaitz lagun zuela, lagunek bultzatuta. Nafarroako eta Euskal Herriko plaza ugaritan egin du bertsotan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen 1961ean, eta 1967ko Txapelketa Nagusian finalista. Nafarroako bertsolaritzaren zutabe garrantzitsua izan da Bautista Madariaga 60ko eta 70ko hamarkadetan. 1988ko urtarrilaren 17an Donostian egin zen Bertsolari Egunean bere bertso ibilbideari omenaldia egin zioten, bere anaia Salbador Madariagarekin batera.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1948an Ostolaitz lagun zuela; herriko lagunek bultzata