Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Gaztelumendi

Datu pertsonalak

Izena
Gaztelumendi, Beñat
Izen abizen osoak
Gaztelumendi Arandia, Beñat
Jaiotza
1987 Añorga + Añorga < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2009 (finalaurrekoa); 2013, 2017 eta 2022 (finalista).
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2007 (txapeldunordea); 2011 (txapeldunordea); 2015 (Txapelduna); 2019 (Txapelduna); 2024 (txapeldunordea).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1999 eta 2001 (Txapelduna, 14 urte arte); 2002, 2003 eta 2004 (Txapelduna, 14-18 urte); 2005 (finalista, 14-18 urte).
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1999 (finalista, Antigua taldean, 14 urte arte); 2000 (Txapelduna, Hernani-Antigua taldean, 14 urte arte); 2001 (Txapelduna, Añorga-Hernani taldean, 14 urte arte); 2002 eta 2003 (Txapelduna, 14-18 urte); 2004 eta 2005 (txapeldunorde, 14-18 urte).
Berritxu saria (Berriatua): 2004 (Txapelduna)
Lizardi Saria (Zarautz): 2005 (finalista); 2007 (Txapelduna)
Abra Saria Algorta-Getxo): 2006 (Txapelduna)
Hernandorena Saria: 2006 (Txapelduna)
Erniarraitz Saria (Urolaldea): 2006 (txapeldunordea)
Osinalde Saria (Gabiria): 2006 eta 2007 (finalista)
Xenpelar saria (Errenteria): 2006 (finalista)
Plazatik Gaztetxera Sariketa: 2006 (txapeldunordea); 2007 (finalista)
Oirtzungo Sariketa (Kataxulo saria): 2009 (Txapelduna)
Zarauzko Kopla txapelketa: 2011 (Txapelduna)
Euskal Herriko Bertsoafari txapelketa: 2012 (txapeldunordea).

Datu biografikoak

Biografia
Donostiako (Gipuzkoa) Añorga auzoan jaio zen 1987ko ekainaren 11n. Añorgako Amasorrain ikastolan abiatu zuen bere ikasketa ibilbidea, eta Donostiako Santo Tomas lizeoan segida eman ondoren, Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Bertsogintza, bestelako sormen lanak eta kazetaritza ditu lanbide.

Beti izan da bertsozalea; etxeko giroak erraztu du hori, oso bertsozalea baitu aita eta bertsolaria anaia, Unai. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan ibilia da. Garaiko bertsolari guztiek bezala, batik bat, Eskolarteko Txapelketetan eta bertsolari gazteentzat antolatzen ziren sarikeetan hasi zen trebatzen eta zailtzen jendaurreko jardunean.

Oso txikitatik nabarmendu da Gipuzkoako eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketetan, eta ugara da horietan eta gazteentzako antolatutako hainbat sariketetan bildutako sari sorta.

2007an hartu zuen parte lehen aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta txapeldunordea izan zen. Geroztik jokatu diren guztietako finaletan izan da, eta 2011n postua errepikatu ondoren, berak jantzi zituen 2015 eta 2019ko Txapelak; txapeldunorde izan da 2024an.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan 2009an hartu zuen parte lehenengoz, eta finaleko ateetan gelditu zen. Finalista izan da, ordea, orduz geroz antolatu direnetan, 2013an, 2017an eta 2022an.

Bat-bateko bertso jardunaz gain, bertsolaritzari lotutako beste hainbat esparrutan dihardu: kantuetarako letrak sortzen ditu, bertso kazetaritzan jardun da hainbat urtez Bertsoa.com kanalean (2008-2017), hainbat artikulu argitaratu du Bertsolari aldizkarian, komikiak argitaratu ditu anaia Unaiekin batera, ...

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide izan da hainbat urtez (2028-2024), Ikerkuntza sailaren arduradun.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Donostiako Igeldo auzoan, bertso antzerki batean, Igeldoko bertso eskolakoekin.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Gaztelumendi, Beñat; Gaztelumendi, Unai. Bidea da borroka (komikia). Bertsolari aldizkaria, 122 znb (2021)
Gaztelumendi, Beñat; Gaztelumendi Unai; Hach Embarek, Beñat. Azken afaria (komikia). Bertsolari aldizkaria, 138 znb. (2025)
Argitaratutako grabazioak
Kantu-hitzak:
Entzun. Betazalak. Xabi San Sebastian. Belarri, 2023.
Konpai. Betazalak. Xabi San Sebastian. Belarri, 2023.
Hirutxuloko hiria. Gezurrari zor. Mikel Markez. Autoedizioa, 2026.