Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bitoriano Iraola

Datu pertsonalak

Izena
Iraola, Bitoriano
Izen abizen osoak
Iraola, Biktoriano
Jaiotza
1841 Donibane + Donibane < Pasaia < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1919 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Catalina Alvarez azpeitiarrarekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten, Doloren eta Maria Oso langilea zen. Denetarik eta asko idatzi zuen, beti euskaraz. Euskalzale, Ibaizabal, Revista Euskara de Navarra, Euskal-Esnalea, Esku-Egundiya ; antzerki lanak baita ere.. Marrazkilari ona omen zen. La Union Artesana elkarteko sortzaileetako bat izan zen. Donostiako udaleko zinegotzi izan zen urte askotan eta euskara eta euskal ohiturak zaintzeko ahalegin handiak egin zituen.

Informazio gehiago: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Iraola

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Antzerki lanak: Bi ichubak (1884) / Ishi
Ipuinak: Auspoa saileko Oroitzak eta beste ipui asko liburuan argitaratu ziren.
Beste argitalpenak
Aldizkarietan idatzi zuen: Euskalzale, Ibaizabal, Revista Euskara de Navarra, Euskal-Esnalea, Esku-Egundiya.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Lore jokoak:
1881, Lore igartua;
1891, Pedro Mari;
1892, Gaisuak!.