Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bittor Elizagoien
Datu pertsonalak

- Izena
- Elizagoien, Bittor
- Izen abizen osoak
- Elizagoien Etxegarai, Bittor
- Jaiotza
- 1961 Arraioz + Arraioz < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Antolatzailea Bertso irakaslea Eragilea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Nafarroako Arraiotzen jaioa. Igeltseroa da ogibidez. Txikitan bertsozaletu zen arrebak emandako Ipar Euskal Herriko bertso saiotako grabazioei esker; behin eta berriz entzuten omen zituen grabazio haiek. Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabizikoz 1979an eta geroztik beste 31 aldiz hartu zuen parte. 1994 eta 1999an irabazi zuen txapela eta 1990 eta 1992an txapeldunorde izan zen. Eta beste 13 alditan izan zen finalista.
Hainbat bertso eskoletako irakasle izana da: 1989an Bortziritako Bertso Eskolako sortzaile eta irakasle 6 urtez; 1991an Baztango Bertso Eskolako sortzaile eta irakasle 4 urtez; 1995ean Txantrean, Leitzako Institutuan, Zubietako Kultur Etxean… ere aritu zen bertsolaritza irakasle gisa.
Ordiziako Bertso Eskolan ere aritu zen, Sarriegi, Munduate, Narbarte eta abarrekin 1991-92 urteetan. Baita 1988-2000 tartean Iruñeko Zaldiko-Maldikon Jon Iñaki Isazelaia, Felix Iñurrategi, Unai Agirre, Mikel Urdangarin, Juanjo Respaldiza, Manu Gomez, Lotxo Aburuza, Joxema Leitza eta Pablo Joxe Aristorena eta abarrekin
Gai-jartzaile ere aritu izan da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1979, Lesaka (Nafarroako Txapelketa)