Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bixente Gorostidi

Datu pertsonalak

Izena
Gorostidi, Bixente
Izen abizen osoak
Gorostidi Loidi, Bixente
Jaiotza
1973 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Herrian, Amezketan, egiten den jaialdira mugatu ohi da bere gai-jartzaile lana.

Datu biografikoak

Biografia
UBI garairarte, ikasten eta baserrian laguntzen aritzen zen nagusiki. Injenieritza Teknikoa egin zuen Donostian eta Itzulidatz Abaltzisketan. Karrerako hirugarren urtean nazkatu egin zen eta geroztik ikasten ez beste gauza guztietan aritu da: bizikletan, bertsotan, udaletxean... Amezketako alkate izan zen 1999tik 2002ra. Peñaren bertso bat entzunda zaletu zen, eta bere kasa ikasi zuen. Tolosako bertso eskolan ere ibilia da. Hamaika Bertute ekimeneko kide da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari: Urretxun, 1995ean, Gipuzkoako Txapelketako kanporaketan
Gai-jartzaile: Amezketako festetan, 1997an.