Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bixente Luku
Datu pertsonalak

- Izena
- Luku, Bixente
- Jaiotza
- 1992 Donibane Garazi + Donibane Garazi < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Bixente eta Mattin bere anaia birixkiak dira, biak bertsulariak, Antton Lukuren semeak.
Ikastolan hasi zen bertsutan, lehen mailan. Bixentek, Mattinek eta beste lagun batek gustokoa zutenez, nahi zuten bertsu eskola batean hasi. Garazin bertsu eskolarik ez baitzen, Karlos Aizpurua erakasleak proposatu zioten bat sortzea, motibatuak baldin baziren. Hamar bat bildu ziren baina gutik segitu zuten.
Gustokoa du gehienik festetan eta lagunekin aritzea. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko xapelketan parte hartu du behin, 2010ean.