Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Egoitz Unamuno
Datu pertsonalak
- Izena
- Unamuno, Egoitz
- Izen abizen osoak
- Unamuno Loidi, Egoitz
- Jaiotza
- 1979 Bergara + Bergara < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Antolatzailea Bertso irakaslea Epailea Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizen. Kazetari eta bertso irakasle modura aritu da lanean. Aitonaren bidez, bertsolari zaharren bizimodu eta bertsoak jasotzen zituzten liburuak irakurriz eta irratiko bertso saioak entzunez, bertsolaritzaz jabetzen hasi zen. Herrian bakarkako saioak egiten eta herrira bertsolariak zetozenean eurekin kantatuz ekin zion jendaurrean kantatzeari. Unibertsitatean herriko kultur mugimenduan sartu zen eta ordutik aurrera horretan dabil.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Santa Eskean (15 urte inguru zituela)