Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Endika Legarra
Datu pertsonalak

- Izena
- Legarra, Endika
- Izen abizen osoak
- Legarra Nuin, Endika
- Jaiotza
- 1996 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Txantrear eta goldaraztartzat du bere burua. Euskal Ikasketetan graduatua da, Bigarren Hezkuntzako irakaslea Euskara ikasgaian. 11 urterekin hasi zen bertsotan, Txantreako Bertso Eskolan eta zenbait eskolarteko txapelketatan parte hartu zuen. Ondoren, urte batzuetarako bertsolaritza utzi zuen, baina gerora berriz hasi zen Gasteizen. Iruñera itzulita, 2019ko eta 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen. Gaur egun Barañaingo eta Irurtzungo Bertso Eskoletan aritzen da.