Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eneko Abasolo "Abarkas"

Datu pertsonalak

Izena
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Izen abizen osoak
Abasolo Txabarri, Eneko
Jaiotza
1976 Iurreta + Iurreta < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Txikitatik bertso munduan murgilduta egon da Kristina Mardarasen, Justo Alberdiren eta Juan Mari Areitioren ondoan. Iurretako Urruxar Bertso Eskolako partaidea eta Durangaldeko Bertso Eskolaren sortzaileetako bat da. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide ere bada 2012tik.

Bertso jardunari dagokionez 1998tik Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (orduan Araba-Bizkaia) denetan hartu du parte, 2023ra arte. 2010ean eta 2018an finalista izan da, eta 2015ean eta 2019an Txapelketa Nagusian kantatu zuen.
Gaur egun bertsolari lanetan jarduteaz gain, gai-jartzaile eta antolatzaile lanak ere egiten ditue.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bizkaiko eskolartekoan ( Bertsolari lez)
Mendiola (Abadiño) (Gai-jartzaile lez)