Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Estibalitz Esteibar
Datu pertsonalak
- Izena
- Esteibar, Estibalitz
- Jaiotza
- 1970 Zumaia + Zumaia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio eragilea da 2006ko irailaz geroztik eta, 2011. urtetik, zuzendaritza kidea da. Bertsozale Elkarteko barne zein kanpo komunikazioaren ardura du. Bertsozale Elkartean lanean hasi aurretik, euskal kulturgintzan, sormen lanen zabalkundean nahiz artisten promozioan, urte luzez ibilitakoa da.
Eragile izateaz gain, bertsozalea da. Haurra zela murgildu zen bertsolaritzan, Zumaiako ikastolan, Joanito Dorronsororen eskutik, eta, Zumaiako bertso eskolan ere aritu zen garai berean.