Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Etxahun Lekue

Datu pertsonalak

Izena
Lekue, Etxahun
Izen abizen osoak
Lekue Etxebarria, Etxahun
Jaiotza
1979 Larrabetzu + Larrabetzu < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Irakasle-eskolan ikasketak egina, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta bertsolaritza-irakasle ari da hezkuntza arautuan. Etxeko giroaren eraginez bertso zaletu zen, eta 9-10urte baino ez zituela hasi zen bertso-eskolan. Lehen plaza Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean, bertso eskolako lagunekin izan zuen. Herri horretako Itallen Bertso-Eskolako kidea da.
Bertso-jarduerari dagokionez, Eskolarteko eta gazte sariketetatik pasata, 2002tik 2021erako Bizkaiko Txapelketako final guztietan aritu zen. 2016an txapela eskuratu zuen. Horrez gain, 2005, 2009, 2013 eta 2017 urteetako Txapelketa Nagusietan finalaurrekoetara heldu zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean, bertso eskolako lagunekin