Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Frantxua Bidaurreta

Datu pertsonalak

Izena
Bidaurreta, Frantxua
Jaiotza
1942 Aldude + Aldude < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Antolatzailea
Jarduerak
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Alduden (Nafarroa Beherea) jaio zen 1942an. Ameriketako Estatu Batuetara joan zen soldadutzara ez joateagatik. Han bizi da orduz gero, San Frantzisko hirian. Bertako Gure Euskal Etxea elkateko kidea da, eta arduraduna zian da hainbat urtetan.

2022ko martxoan Omenaldi Berezia eskaini zien NABOk (North American Basque Organizations erakundea), San Frantziskon, Estatu Batuetako bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileri, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan bertsolaritzari eusten egindako ahaleginagatik, horien artean, Frantxoa Bidaurretari antolatzaile eta gai-jartzaile lanetan egindako ekarpenagatik.