Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gabriel Aresti

Datu pertsonalak

Izena
Aresti, Gabriel
Izen abizen osoak
Aresti Segurola, Gabriel
Jaiotza
1933 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Heriotza
1975 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
"Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara Zarauzko Itxaropena Argitaletxearekin: Harri eta Herri. La Tertulia de la Concordia deituriko bilgunean Blas de Otero eta Gabriel Zelaia poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako Antonio Machado bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen (...)
1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka dezakegu, Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante eta Txillardegi euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten Euskara Batuaren Kutxa bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin."

Bere obrari herri-literaturaren eta, bereziki, bertsolaritzaren kutsua dario. Bertsolarien miresle eta bertsolaritzaren babesle sutsua izan zen; euskaldun poetarik hoberenak zirela bertsolariak esatera heldu zen (gorantza hau dela-eta eztabaida sutsua eduki zuen Basarrirekin Zeruko Argian 1963an)

Iturriak:
- Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gabriel_Aresti ]
- Haitzondo egitasmoa, Bertsozale Elkartea