Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

German Meabebasterretxea

Datu pertsonalak

Izena
Meabebasterretxea, German
Izen abizen osoak
Meabebasterretxea Arregi, German
Jaiotza
1970 Elgoibar, Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduerei buruzko azalpenak
bertso-eskola sortzailea, bertso-eskolako eragilea (Elgoibar)
bertso-eskolako irakaslea (Elgoibar, Deba, Soraluze, Gasteiz, La Puebla de la Barka, Oion, Bastida, Kanpezu) (ikastaroak Deba, Elgoibar, Eibar)
bertsolaria / bertso-eskola sortzailea / bertso-eskolako irakaslea / bertso-eskolako eragilea
Ikerkuntza lan bat burutu zuen Udako Euskal Unibertsitatearen itzalean: "bertsolaritza eta jabetza intelektuala"

Datu biografikoak

Biografia
Elgoibarren hasi zituen ikasketak, Pedro Migel Urruzuno Ikastolan. Elgoibarko institutuan jarraitu zituen selektibitate froga gainditu bitartean. Zuzenbide ikasketak, Donostian burutu zituen 1993an. Bitarte horretan (1988-1993) Donostian bizi izan zen. Donostian zegoela, Hernani eta Tolosako bertso eskoletan antolatutako ikastaroan parte hartu zuen eta jende aurreko lehen saioak giro horretan egin zituen, 1989-90 urte inguruan. Deba bailarako herri eta auzo gehienetan kantatu du adin eta jatorri desberdinetako bertsolariekin. Elgoibar, Deba eta Soraluzeko bertso eskoletako irakasle izan da zenbait urtetan eta ikastaro bereziak eman ditu Deba, Elgoibar eta Eibarren. Arabako Ikastolen federazioak deituta, bi urtez Araba Errioxako ikastoletan bertsolaritza lantzen jardun zuen. Bertsozale Elkartean, Lankuren sorrera batzordean eta proiektuaren diseinu arduradun izan zen Jose Luis Urdangarinekin batera, eta hiru urtez Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeko ordezkari. Egun, Oñatiko udaletxean lan egiten du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Tolosan, 1989an, Tolosako bertso eskolak antolatutako saioen barruan, Jose Antonio Sasiain, Jesus Mari Irazu eta abarrekin
Elgoibarren, 1991n, lehen saio ofiziala kantulagun Lazkao Txiki eta Azpillaga zituela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Lizardi saria 1991: finalista
Osinalde saria 1993: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Deba Beheko bertso-paper lehiaketa : 1. saria
Etxegina bertso-paper lehiaketa 1994: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan) eta epaile
Etxegina bertso-paper lehiaketa 1995: epaile
Etxegina bertso-paper lehiaketa 1997: epaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.