Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gorka Tolosa

Datu pertsonalak

Izena
Tolosa, Gorka
Izen abizen osoak
Tolosa Usarraga, Gorka
Jaiotza
1976 Hernani, Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakasle (Hernani, 2000 Iker Osa, Estitxu Eizagirre, Ixiar Eizagirre, Bakarne Urreaga eta Karmelerekin) izana da. Antolatzaile lanak ere egin izan ditu (Iraulio Panttalone bertso-eskola, Hernani), bai eta aurkezle eta gai-jartzaile lanak ere (auzoko festetan eta inguruan). Doinu-sortzailea ere badela esan liteke, asko sortzen baititu. Dena den, oraingoz bakarra plazaratu du.
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
bertsolaria: gehiago herri-bertsolaria. Txapelketetan parte hartu arren, gaur egun bere hobby bat da

Datu biografikoak

Biografia
Fisioterapia ikasketak egin zituen, eta lanbide ugari izan ditu: fisioterapeuta, udaltzain, bertso eskolako irakasle... Hernanin eta Errezilen bizi izan da. 10 urte zituela, Hernaniko Langile ikastolako bertso eskolan hasi zen bertsolaritza ikasten. Eskolartekoetan hasi zen jendaurrean bertsotan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Astigarragan, kantulagun, besteren artean, Unai Agirre eta Aner Mertzero zituela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Lizardi saria 1990: parte-hartzaile
Lizardi saria 1991: parte-hartzaile
Lizardi saria 1993: parte-hartzaile
Lizardi saria 1994: parte-hartzaile
Lizardi saria 1997: parte-hartzaile
Bertso-paper lehiaketak
Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1999

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Etzakit: Maketaren letra bat
Laiotz: Maketan bi letra
Triki ta ke: letra (zein kantu?)
Triki ta ke: Maketan 6 letra
Ekoizpen oharrak
"Inaxito" haurrentzako bertso-ikuskizunaren sortzailea da.