Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Haritz Etxeberria "Ministro"

Datu pertsonalak

Izena
Etxeberria, Haritz "Ministro"
Izen abizen osoak
Etxeberria Bereziartua, Haritz
Jaiotza
1980 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz egin ditu gai-jartzaile eta aurkezle lanak.

Datu biografikoak

Biografia
Egurren moduloa ikasi zuen Azkoitiko profesional eskolan. Montadore eta egur tailerrean egin izan du lan. Jokin Uranga bertsolari eta lagunaren eraginez hasi zen bertsotan Azpeitiko bertso eskolan. Juan Ramon Gerriko eta Loidisaletxe II.a izan ditu prestakuntza maisu. Ez da oso txapelketazalea izan inoiz, baina gustura aritzen da herriz herri kantuan, besteak beste, "Zarrak berri xou" ikuskizunarekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Azkoitian, kantulagun Jokin Uranga zuela.