Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Iban Garro
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Garro, Iban
- Izen abizen osoak
- Garro Alzuri, Iban
- Jaiotza
- 1974 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskalduna sortzez eta aritzez, kimikaria ikasketez eta altzairuzko lantegi bateko teknikaria ogibidez. Lesakan bizi da. Alaba eta semea ditu.
Afizioak musika, yoga eta mendia (oinez edo bizikletan) ditu.
Nerabe aroan bertsozalea, behin andereño bati apustua irabazi zion Xenpelarren “Pasaiako Herritik” bertso xorta guzia buruz kantatu ziolako. Apustu bat baino gehiago izan zen. Ez zuen bertso eskolara salto egin bapatekotasunari eta jendeaurrekoari zion beldurra eta lotsagatik.
Gaztaroan ostatuko bertsolaria, 2008an Lesakako helduen bertso eskolan hasi zen arte. 2011an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. Bertso paperen lehiaketetan hainbat sari bildutakoa da.