Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ibon Miner

Datu pertsonalak

Izena
Miner, Ibon
Izen abizen osoak
Miner Santa Kruz, Ibon
Jaiotza
1974 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Antolatzailea
Bertso irakaslea
Bertsolaria
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Ereñozun jaio eta hazi da. Eskolak bertan egin zituen eta Hernanira UBI bukatzera joan zen. Urtebetez Gasteizera joan zen, bizi-ikasteko aitzakiaz. Urnietan egin zituen azken ikasketak. Kirolzalea, batik bat bolan, txirrindularitzan eta futbolean aritzen da .1995etik gaur arte, Bola eta Tokako federazioan dabil kide gisa, idazkari eta tesorero lanetan. Ereñozuko "Olak" auzo elkartean eta jai batzordean dabil azken urteotan ere.
1998an sartu zen bertso munduan, Aritz Zerainen bidez, eta Hernaniko Iraulio Panttalone taldekoek esku zabalik hartu zuten.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Ereñozun, 1999ko Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketako lehen kanporaketan,Ur-Mia Elkartean, Unai Agirre, Iker Alustiza, Josu Oiartzabal, Iker Goñi eta Manex Mujika kantukide zituela.