Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iker Alustiza

Datu pertsonalak

Izena
Alustiza, Iker
Izen abizen osoak
Alustiza Lasa, Iker
Jaiotza
1974 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Informatika eta Gizarte Heziketa ikasketak ditu. Irakaskuntza ez arautuan aritua da, batik bat. Donostiako Antigua auzoan ekintzaile ezaguna da. Bertsotan, oso umetatik zaletu, eta Tolosako bertso eskolan hasi zen, besteren artean, Xabier Sukia, Ibai Esoain eta Jexux Mari Irazu ikaskide zituela. Handik Hernaniko bertso eskolara joan zen. Gipuzkoako Herrialdetako txapelketetan eta herrietako hainbat sariketatan kantatu izan du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Azpeitian, eskolarteko txapelketan.