Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Imanol Uria
Datu pertsonalak

- Izena
- Uria, Imanol
- Izen abizen osoak
- Uria Albizuri, Imanol
- Jaiotza
- 1993 Algorta + Algorta < Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Fisikako gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta enpresa munduan lanean aritu ondoren Fisika Kimikako irakaslea da gaur egun.
2012an hartu zuen parte lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta 2014tik aurrera finalerdietan aritu da kantari. Euskal Herriko Eskolartekoan ere kantatua da, eta baita Osinalde edo Lizardi sariketetako finaletan, besteak beste. Bertsolari Txapelketa Nagusian ere parte hartu izan du, 2022an lehen aldiz.