Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñaki Apalategi Astigarraga

Datu pertsonalak

Izena
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Izen abizen osoak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Jaiotza
1982 Beasain + Beasain < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Beasainen hazi eta bizi izan naizenez, 15 urterekin Goierriko Bertso eskolan hasi nintzen beste zenbait gazterekin batera. Bertan ikasle eta irakasle gisan aritu nintzen zenbait urtetan, eskolarteko bertsolari txapelketako final batzuetara iritsiz. 18 urterekin Eskoriatzara ikastera joan nintzenez, Ordizian ostiraletan elkartzera pasa ginen, Argi Berri elkartean, afalosteko saioak eginez. Joxe Munduate, Mikel Mendizabal, Aitor Sarriegi, Ekaitz Goikoetxea… ziren ohiko kantukideak. Ordutik aurrera, plazako jarduna eta txapelketak tartekatu izan ditut, batzuetan hobeto eta besteetan makalago, eta horrekin batera, herri mailako hainbat bertso ekimen antolatzen lagundu dut. Bertsolari mailan lorpen handienak Gipuzkoako txapelketan bi aldiz laugarren sailkatu eta Euskal Herrikoan finalaurrekoetara iristea izan dira. Azken urteotan, bertso jardunaz gainera, Bertsomovieda eta herriko hainbat saio antolatu ohi ditut, beste hainbat kiderekin batera.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lehen plaza Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin nuen, Iker
Zubeldia eta Ekaitz Goikoetxearekin

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Segura irratian bertsoei buruzko kantu kontari saioa aurkeztu
nuen 2004an, eta 2006tik aurrera tokiko telebisten sarearentzat
hainbat gazte sariketa eta Gipuzkoako zein Euskal Herriko
bertsolari txapelketen inguruko saioak aurkeztu ditut.