Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Iñaki Plazaola
Datu pertsonalak
- Izena
- Plazaola, Iñaki
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Apotzagako (Eskoriatza) bertsolari taldeko kidea.
Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen: 1984; 1985; 1988; 1989
Datu biografikoak
- Biografia
- Arrasateko Udala auzoan (Gipuzkoa) bizi da. Artzantza du lanbidea. Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. Apotzagako bertsolari taldea (Ixidro, Anjel, Xabier eta Jose Luis San Migel, Maximo Letona, Kepa Urain, Joxe Ramon Beitia, Julian eta Felix Oianguren, ...), auzoa eta lagunartea izan da bere ohiko jardun tokia. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin. Haiekin topatzean ezagutu zuten hauek bertso-tradizio zaharra.