Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñigo Ibarra

Datu pertsonalak

Izena
Ibarra, Iñigo
Izen abizen osoak
Ibarra Alonso, Iñigo
Jaiotza
1974 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-irratsaiogilea
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Iruñean sortu zen 1974an. Egun Anotzibarren bizi da, Odietan. Ogibidez mekanikaria da. Bertsolari bezala 1998an aurkeztu zen Nafarroako txapelketara eta 2011an azkenekoz. Hala ere 2012an eta 2014an Bardoak-en hartu zuen parte. 2005ean finalista izan zen, baita 2014ko Bardoak taldekako txapelketan Leitzako Harrapazank taldearekin. Bertsoa eta musika uztartzen zituen Ostikalariak ikuskizunean partaide izan zen. Berriki, Soinua, tronpeta, punk! ikuskizunarekin gerturatu da bertso mundura.
Hiztegigintzan bi lan eginak ditu: Bertsotan leitzeraz, hiztegiak (1999, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Bertsozale Elkartearekin) eta, Heldu arnasari aldizkaritxoa (2016, Odietako Udalarekin). Kasu honetan jostun eta marrazkilari aritu zen, eta Koldo Artola izan zen laguntzailea. Bertso liburuak: Baserria (2000, Iruñeko Udala) eta Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan (2012, Denonartean eta Odietako Udala) Iñaki Vergara argazkilariarekin. Cabeza de artistak zuzendutako 20-21 fanzinean bertsoak idatzi zituen (2022).
Literaturari dagokionez, saiakera bat idatzia dauka: Aulkipeko sekretuak (2014, Denoartean), bertan, besteak beste, Iruñerriko bertsolaritzari errepaso ttikia ematen dion atal bat dago. "Hamar urte" istorioa idatzia du 39 idazle Nafar liburuan (2017, Pamiela). Gazte literaturan eleberri bat du: Kenavo, zaku bete urre (2019, Pamiela). Heldu eta gazteentzako eleberri bat idatzi du ere: Ostadar 7310 (2022, Denonartean) Hainbat komunikabidetan ibili da kolaboratzaile gisa. Eguzki irratian bertsolaritzari buruzko saio bat gidatu zuen. Esan Erran irratian zenbait urtez hamabostean behin bertsoak kantatuz aritu zen.
Musikari dagokionez letrak ere egin dizkie musika talde askori. Iruñea Soviet band proiektuan parte hartu zuen. Herrigintzari dagokionez: Enpresako ordezkari sindikala da hirugarrenez. Euskara talde askotan ibilia da, bai Iruñean, bai Odietan. Eta bertso eskola ugaritan parte hartu du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lizarra , 1996ko azaroa, Lehiotikan musika taldearekin