Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ion Ansa

Datu pertsonalak

Izena
Ansa, Ion
Izen abizen osoak
Ansa Mendizabal, Ion
Jaiotza
1977 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Zinema ikasketak egin ditu Bartzelonan. Beste lanen artean, AEKn irakasle ibili da Xenpelar euskaltegian. Itzultzaile eta euskara zuzentzaile ere izan da, eta Bartzelonako Euskal Etxean irakasle eta koordinatzaile aritu da. 2006an ETBko Hitzetik Hortzera telebista saioko erredaktore hasi zen. Herri mugimenduko talde eta elkarte ugaritan ibilia da. Txikitatik datorkio bertsozaletasuna, eta Xenpelar Bertso Eskolako kide da 1993tik. Hamaika Bertute ekimeneko partaide da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Errenteria-Oreretan, 1999ko martxoaren 18an, Korrika Sarian, kantukide Josu Oiartzabal, Manex Mujika, Iker Goñi, Aitor Albistur eta Mikel Aginaga zituela.