Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ion Zaldua

Datu pertsonalak

Izena
Zaldua, Ion
Izen abizen osoak
Zaldua Brit, Ion
Jaiotza
1978 Amasa-Villabona + Amasa-Villabona < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Villabonan (Gipuzkoa) jaio zen 1978ko urriaren 9an; Zarautzen bizi da. Villabonako Fleming eskola publikoan -eskola horretan D ereduan ikasi zuten lehenak izan ziren- eta Tolosako Orixe institutuan egin zituen UBI amaitu artekoak. Ondoren mekaniko ikasketak egin zituen lehenik (Langile Heziketa institutua, Tolosa) eta Irakasletza (EHU, Donostia) gero. Lanbide Heziketa irakaslea da.

Familia euskaldunean hezia, koadrilako lagunen babesean sartu zen bertso-munduan. Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa 1999n hasi zen gai jartze lanetan, eta orduan aurkeztu zuen lehen saioa, Asteasun, urte horretako urriaren 1ean.

Handik aurrera, jaialdi batzuetako gai-jartzaile lanak egiten aritu da, eta ohiko lankide izan da Bertsozale Elkartearen gai-jartzaile taldeetan; Gipuzkoa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusietako gai-jartzaile taldetako kidea eta saio askotako gai-emailea izan da. Berak egin zituen 2022ko Bertsolari Txapelta Nagusiko finaleko (Iruñea) goizeko gai-emaile lanak.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Asteasun, 1999-10-01ean, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan.