Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ixiar Eizagirre

Datu pertsonalak

Izena
Eizagirre, Ixiar
Izen abizen osoak
Eizagirre Kerejeta, Ixiar
Jaiotza
1979 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Etxean bertsozaletu zen, Anttoni Rekalde amonaren bidez. Hernaniko Langile ikastolan Ixiar Otamendi irakasleak bultzatuta bertso eskolan hasi zen Juanjo Uriarekin, eta ondoren herriko bertsolari helduxeagoak izan zituen irakasle (Eizmendi, Zelaia, Urdangarin). Gaztetxotan bertso-eskolako irakasle izan zen, sariketetan jardun zuen bertsotan eta Bertsozale Elkarteko transmisio batzordean aritu zen borondatez. Pedagogia ikasketak egin ditu Donostian. Argia astekarian eta Hik Hasi aldizkarian egin du lan, kazetari gisa. 2006tik Bertsozale Elkarteko Hezkuntza saileko eragilea da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1996, Hernani (Hernaniko Txapelketa) (Eskolartekoaz aparte eginiko lehen saioa)