Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ixkiña
Datu pertsonalak
- Izena
- Ixkiña
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Donostialdean Bilintx eta Ixkiña omen ziren bertsolari ezagunenetarikoak, Manuel Lekuonak jaso zuenaren arabera (Zavala, 1969). Eta Pello Errotari buruzko liburuan ere Izkiñari buruzko aipua ere jasota du (Zavala, 1965):
«Hala aurkitu nintzen behin, eta aurkitu ziren nirekin batean, Pello Errota eta Ixkiña, Billabonako herrian, sagardo gain gaineko baten upela ondoan. Ixkiña, ohi bezala, panparro zegoen «beintizinko baino dotoreago.. Han zebilen, bat txuliatu, bastea zirikatu, jende guztien bizkar farre eginarazten. Honetan, Pello ikusten du, eta, bere aldamenean nota baldar xamar iruditu baitzitzaion, zezen hiltzaileak zezenen aurrean jartzen diren bezala, zuzen eta harro jarririk, hora zer esan zion..."
Beste aipamen batzuk ere badira, pertsona berari buruzkoak direla ziurtatzea falta da:
Mendaro Txirritakak bertsoak jartzen dizkio hernaniarra eta zapatagilea den Izkiña bertsolari bati. Hernaniarra eta zapatagilea:
"Torerua ta bertsolariya
Ernaniarra Izkiña,
ofiziyua zapaterua,
bañan lan gutxi egiña;
Bilintx Donostiarrak eztiya
bezin goxua mingaiña."
Donostian bildutako bertso batzuek ere Anton Izkiña zapatagile eta bertsolaria dute gaitzat; Alejandro Berroak argitaratutako bertsoetan ere Anton Iskiña agertzen da; eta Mendaro Txirristakak egindako bertso sorta pare batean "Anton Izkiña" izeneko doinua ere jasota dago.
- Zavala, Antonio. Pello Errotaren itzala. Tolosa: Sendoa, 1965. Auspoa; 49-50. 90. or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10675.pdf ]
- Zavala, Antonio. Xenpelar bertsolaria. Tolosa: Sendoa, 1969. Auspoa; 88-89-90. 118 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10685.pdf ]
- Zavala, Antonio. Mendaro Txirristaka bertsolaria. 335 or. Tolosa: Sendoa, 1974. Auspoa; 120-122. 335 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10594.pdf
- Euskal Kantutegia. Donostia: Eusko Ikaskuntza: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/fondo-documental/cancionero-vasco/ab-4786/# ]
- Mendaro Txirristaka [Bertsoa] / Mendaro Txirristaka. https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DBKVisorBibliotecaWEB/visor.do?ver&amicus=356636 ]
- ¡Viva Uzcudun! [Bertsoa] / Mendaro Txirristaka. https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DBKVisorBibliotecaWEB/visor.do?ver&amicus=691147 ]
- Sagardoterian [Bertsoa] / Alejandro Berroa. https://urkiza.armiarma.eus/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=11106 ]