Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jean Duvoisin "Gazteluberri"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- "Berak azaldu zuen bere izenaren jatorria: XIII. mendean Tibaldo I.ak, Nafarroako errege sartu zelarik, Xanpañatik berekin ekarri zuela bere erresumara Du Voisin izeneko zaldun soldado aintzindari bat. Hau Nafarroan kokatu zen, familiatu eta haren leinua mendez mende ezkontzaz ezkontza arras nafartu. Gurasoak eskolatuak zituen Duvoisinek. Aita herriko auzapez zen Ezpeletan eta kantoineko bakezko juje. Bere amak Marie Goroztarzu zuen izena. Hiru anai-arreba ziren. 1823ko urrian sartu zen Larresoroko apeztegian. Aita hil zitzaien 1830ean eta ondoko urtean Jean-ek (Jean Pierre eskolako artxiboetan) deliberatu zuen guardetan sartzea. 1852an kapitain izendatu zuten. Langile aspergabea, Fénélon-en Télémaque euskarara itzultzera entseiatu zen. Hitz ainitz eskas zituela oharturik, hiztegi baten egitera apailatu zen. Hau bururatu gabe hil zen 1891 urtean. Alegia batzuk ere asmatu zituen, La Fontaine-en moldean."
"“Oihancelhay”, “Gazteluberri”, “T. Elizalde Ainhoarra”, “Larrondoberri”: 1810 ean Ainhoan sortua Larresoron eskolatu ondoan aduanetako kapitain egonik, L.L. Bonaparte printzearen gomendioz kargua utzirik, euskal lanetan higatu zen. Bera, bere anaia Cesar Duvoisin apeza bezala Abbadiaren lankide hurbila izanagatik lore jokoetan parte hartzera menturatu zen hiruzpalau kanturekin bederen; 1891 an hil zen Ziburun."
Iturria:
- EKE. Euskal Kultur Erakundea: https://www.eke.eus/eu/kultura/bertsularitza/ipar-euskal-herriko-bertsularitza/bertsulariak/antologia/duvoisin
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf
Informazio gehiago:
- Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Joan_Piarres_Duvoisin ]
- Literatur zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=287
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- 1857, Haize beltza mendietan
Lore Jokoak:
1858, Babiloniak uren bazterrean; Erramu eta haritz;
1860, Soldadogoatik Eskual herrirat;
1864, Stabat Mater;
1878, Artzaina eta bere gasnak.